XX. mendeko musika klasiko

XX. mendeko musika klasikoari gertaera iraultzaile batek eragin zion: musika entzuteko beste modu bat azaldu zen, musika atzeman, grabatu, erreproduzitu eta banatzeko garatutako teknologia berrietan oinarritu zena.

Bestalde, munduan garraiobideak eta hedabideak sakon garatu zirenez, ia ezinezkoa da errealitate bakartzat hartzea XX. mendeko musika. Musikaren fenomenoaz hitz egiterakoan zehatz-mehatz kokatu behar da deskribatu nahi duguna, geografikoki ez ezik, musikaren sorkuntza-bitartekoen eta transmisio-bitartekoen mailan ere.

Gainera, garaiko musika guztiari izugarri eragin dio herri-musikaren goraldiak, Euskal Herrian ere bai. Oldar berri hark bultzatuta, XX. mendearen lehenengo hamarkadan euskal herritar gazte taldetxo bat zebilen Europako lurraldeetan barrena, musika ikasi guran: Gabiola, Azkue, Zulaika (Aita Donostia), Guridi, Usanditzaga... Jesus Guridi eta Aita Donostia, 1886an jaioak, eta Jose Maria Usanditzaga, urtebete gazteagoa, aritu ziren une hartan Europan egiten zen musika Euskal Herrian itxuratzeko lehen saioa.[1][2][3]

Beraz, XX. mendeko Europako musika-produkzioan zentratu beharrean, musikologia klasikoa mende honetan Europako musika-tradiziotik abiatuta idatzi den musika aztertzen aritu da.

  1. «Euskal musika klasiko unibertsala» www.etxepare.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-16).
  2. (Ingelesez) «Musika Klasikoa by Olaia Medinilla - Issuu» issuu.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-16).
  3. «Soinuak-xx.mendeko musika | Música | Wikiteka, apuntes, resúmenes, trabajos y exámenes de Secundaria, Bachiller, Universidad y Selectividad» www.wikiteka.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-16).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search